| •
8 km-tik beherako distantzietan,
bizikleta autoaren ordezkoa
izan daiteke, arazorik gabe.
Bizikletaz 15 km/h-tik 25
km/h-ra bitarteko abiaduran
joan daiteke eta, hirian,
autoaren ordez erabil daiteke
distantzia laburretan, denboretan
ez baitago alde handirik.
•
Hainbat adinetako pertsonek
erabil dezakete bizikleta.
•
Bere kostua kontuan izanda,
edonork eros dezake bizikleta
bat.
•
10
min gutxi gorabehera,
3,2 km egin daitezke bizikletaz,
eta auto-ilarak saihets daitezke.
•
Bizikletak ez du leku handirik
hartzen, eta erabiltzeko eta
fabrikatzeko ez dira hainbeste
baliabide erabili behar. 3,5
m zabal den galtzada batean,
2.000 lagun ibil daitezke
autoan; bizikletan, aldiz,
14.000 lagun ibil daitezke.
•
Bizikletak ez du kutsatzen,
eta ez du zaratarik sortzen.
•
Gidariek
elementu kutsatzaile gehiago
inhalatzen dituzte, ziklistek
baino.
•
Bizikleta erabiltzeak abantailak
ditu osasunari dagokionez.
|