Harremana | web gunearen mapa | laguntza | irisgarritasuna eu | es
 
 
 
 
 




Mantentze-lanak


Oinarrizko mantentze-lanak (1/2)

Bizikleta maiztasunez zaintzeko, honako aholku hauek bete behar dituzu:

1. Korrosioa prebenitzeko, ona izaten da bizikleta zapi bustiez garbitzea, errodamenduak dauden lekuak alde batera utzita.

2. Egiaztatu behar duzu bieletan, hagunetan eta koadroan arrakalarik ez dagoela, garrantzitsua da eta.

3. Gidagailuaren jokoa behar bezala doituta dagoela, gurpilen lerrokadura zuzena dela eta hagunak zentratuta daudela egiaztatu behar duzu.

4. Kontuan hartu balaztako zapatek egoera ezin hobean egon behar dutela; oso gogor edo higatuta baldin badaude, ez izan zalantzarik eta alda itzazu.

5. Garbitu itzazu hagunak, zikinkeria balaztatzeko oztopoa izan ez dadin. Alkoholetan bustitako zapi batez zapatak eta hagunak garbituz gero, egoera onean mantenduko dira.

6. Neurtu ezazu katea eta egiaztatu platerak eta pinoiak ondo daudela. Oso higatuta baldin badaude, alda itzazu.

7. Katea garbitzeko ez da beharrezkoa desmuntatzea. Lehendabizi, eman sprayko disolbatzaile bat eta garbitu zapi batez; ondoren, lubrifikatzaile bat erabil dezakezu kate-mailen arteko zirietan.

8. Garbitu eta koipeztatu esekidurako urkiletako barrak. Lubrifikatu koipez pedal automatikoen malgukiak, eta egiazta ezazu esekidurako urkiletako airearen presioa, aire konprimatuaren bidez.

9. Era berean, gomendatzen dizugu atzealdeko desbideragailuaren polea gidari eta tenkagarrietako barneko errodamenduak, heldulekuak eta balaztak koipeztatzea.

10. Koipeztatu martxa hirukoitzaren abatzak.

11. Egiazta ezazu bizikletaren pieza guztiak behar adinako indarrez lotuta daudela. Pedalierreko, balaztako, zubietako, atzeko esekidurako pibotetako eta kableetako torloju eta azkoinek ondo finkatuta egon behar dute.

12. Larruzko jarlekua baldin baduzu, xaboi bereziaz garbi dezakezu; hala ere, beti erabil dezakezu larrua garbitzeko koipe berezia.




1 2 >>
 
 
Sartu bistaratzeko pantailan
 
 
  Mugikortasuna eta Bide Azpiegituretarako Departamentua | lege oharra | diseinua & garapena: eragin.com   logotipo diputación GNet | gipuzkoa.net