Harremana | web gunearen mapa | laguntza | irisgarritasuna eu | es
 
 
 
 
 




Mantentze-lanak


Bizikletaren osagaiak

Gure “bidaidearekin” leku, bide, ibilbide, bizikleta-errei, bidexka eta errepideetan zirkulatzeak materiala higatzea dakar berekin, eta hori kontuan hartu behar dugun alderdi bat da.

Lehendabizi, garrantzitsua da bizikletaren fisonomia, bere osagarriak eta funtzionamendua ezagutzea, gero aldian behin mantentze-lanak egin ahal izateko; era horretan, bizikletaz ahalik eta gehien gozatu ahal izango baitugu eta arriskuak saihestu ahal izango baititugu, hala nola, zulatzearen ondorioz, nahikoa ez den balaztatzearen ondorioz edo martxak blokeatzearen ondorioz sortzen diren istripuak. Oinarrizko mantentze-lanak burutzea funtsezko eginkizuna da, bizikleta erabili ahala konturatuko baitzara piezak ez direla hasieran bezain doiak, mekanismoa ez dela hain zehatza eta arriskutsu bihurtzen dela, eta horrek berekin ditu garaiz erreakzionatzeko arazoak, zerbait egin behar dugunean.


 
 
Sartu bistaratzeko pantailan
 
 
  Mugikortasuna eta Bide Azpiegituretarako Departamentua | lege oharra | diseinua & garapena: eragin.com   logotipo diputación GNet | gipuzkoa.net