Harremana | web gunearen mapa | laguntza | irisgarritasuna eu | es
 
 
 
 
 




Albisteak


GIPUZKOA  

DONOSTITRUK-BIZITRUK 5. BIZIKLETA AZOKA LARUNBAT HONETAN (EKAINAK 11) EGINGO DA

Kalapiek eta Donostitrukek antolatuta, heldu da “Donostitruk-Bizitruk” bizikleta-azokaren bosgarren edizioa erabiltzen ez diren bizikletak biziberritzeko helburuarekin.  Bizikleta aldatu nahi duten herritar guztiek dute hitzordua datorren larunbatean, hilak 11, Easo Plazan.

Bizitruk-en 5. edizioa dator!
Aurten Bizitruk-en bosgarren edizioa izango dugu, Donostitruk-en lankidetzan egingo den hirugarrena. Kalapiek 2007an ekin zion azoka hau antolatzeari eta, aurreko edizioetan arrakasta handia izan zuenez, aurten ere egitea erabaki dute.
Kalapiek gonbitea egin die hiritarraei ekimen honetan parte hartzeko: "Indarra eman nahi diogu bizikleta hiri barruan garraio moduan erabiltzeari eta bizikletak berrerabiltzea sustatu", adierazi dute.
  • Bizikleta bat saldu edo erosi nahi dutenek Nortasun Agiriaren Txartela erakutsi beharko dute eta bizikletaren jabetza frogatuko duen dokumentu bat sinatu, lapurtutako bizikleten salerosketa saihesteko. Bizikletaren jabeak berak jarriko dio prezioa bizikletari, eta depositoan utziko du bizikleta 8:30etik 10:00ak bitartean. Bizikletak identifikazio txip bat baldin badauka, komeni da udaletxeko datu basean baja ematea. Horretarako bete behar diren orriak guk banatuko ditugu. Orri horiek eta bizikletaren erregistro-txartela Udalak Urdaneta kalean dituen bulegoetan entregatu beharko dira.  
  • Bizikleten salmenta goizeko 10:00etan hasiko da eta 14:00ak arte luzatuko da.



itzuli

 
Entra en el visualizador
  Mugikortasuna eta Bide Azpiegituretarako Departamentua | lege oharra | diseinua & garapena: eragin.com   logotipo diputación GNet | gipuzkoa.net