The Ginger Ninjas Kaliforniako (AEB) folk-rock talde bat da, bizikletaz garraiatzen dituena bere musika trensak eta anplifikazio sistema. Are, gizakien indarraren bitartez, hots, pedalei eraginez, jartzen dituzte martxan euren bozgorailuak. The Pleasant Revolution izeneko birari ekin zioten 2007an, zeinak Txiapaseraino eraman zituen. Bost urte beranduago, jotafuego segittzen dute mundu osoan barrena.
2007ko martxoaren 31n, The Ginger Ninjas taldeak The Pleasant Revolution tourrari hasiera eman zion. 5.000tik gora miliako ibilbideko rock bira, baina bizikleaz egina. Kaliforniako iparraldetik Chiapaseko piramideetaraino (Mexiko). 90 emankizun baino gehiago, autorik edota furgonetarik gabe. Musika tresna guztiak, anplifikagailuak barne, (1000 watioko potentziadunak) bizikletaz garraiatuak. Gainera, giza indarrak sortutako energiaren bitartez funtzionatzen dute bozgorailuek, kanpo elektrizitaterik behar izan gabe.
Iraultza atseginaren helburua bizimodu jasangarri eta sormenezko baten plazera pedalei eraginez rock and rollaren ikuspuntutik bizitzea da. "Demostratu nahi dugu Estatu Batuetan modu alternatiboan bizi ahal dela, eta bizimodu hori askoz ere atseginagoa dela", diote.
Azpiko bi bideotan ikus daitekeen moduan, publikoak bere burua eksaintzen du pedalei eragiteko bozgorailu sistema guztia ibilian jarriz.