Harremana | web gunearen mapa | laguntza | irisgarritasuna eu | es
 
 
 
 
 




Albisteak



GAZTETXEZ GAZTETXE BIZIKLETAZ
Arrasateko gaztetxeko kideek aldarria eta bizikleta uztartu dituzte uda parte honetan. Izan ere, abuztuaren 6tik 19ra Euskal Herriari bira egingo diote hainbat gaztetxe bisitatuz. Arrasaten hasi eta Errekaldeko Kukutza III, Laudio, Gasteiz, Altsasu, Lizarrako Pinupe, Zizur, Elizondo, Berako Kaxerna, Miarritze, Donibane Ziburu, Pasai Antxo, Andoain eta Ordiziko Gaztetxeak ezagutuko dituzte. m·s informaciŪn
BIZIKLETAZ ALDIZKARIAREN 7. ZENBAKIA ESKURATU!
Bizikletaz aldizkariaren zazpigarren zenbakia kalean da jada. Non eskuratu dezakezu? Bizikleta dendetan edota Gipuzkoako hainbat herritako Gazte eta Hiritarren informazio bulegoetan. Irakurri hemen zerrenda osoa eta zoaz zure alearen bila! m·s informaciŪn
BEASAIN-LAZKAO BIDEGORRIA ZABALDU DA
Beasain eta Lazkao lotzen dituen bidegorria zabaldu berri dute. Bidegorriak 1.180 metroko luzera dauka. Laua edo ia laua da ibilbidearen zati gehienetan. Gainera, bizikletentzako eta oinezkoentzako galtzada bananduak ditu ia ibilbide osoan zehar. m·s informaciŪn
FRANTZIAKO TOURRA ETXETIK ATERA GABE
Tourmaleteko aldapetara maillot laranja jantzita eta antxoa bokatarekin joatea gustuko ez duten baina ziklismo profesionalaren zaleak direnak zorionekoak dira. Bideojoko bi argitaratu berri dira, –PC-rako Pro Cycling Manager: Tour de Francia y La Vuelta 2011 eta Play Station eta XBox-erako Tour de France–. Etxeko zapatillak kendu gabe nazioarteko tropelean parte hartzeko pentsatuak dira. m·s informaciŪn
BIZIKLETA BAT LAPURTZEKO MODU XELEBREENA
Estatu Batuetako zein hiritan gertatu den ez dakigu. Berdin dio. Izan ere, irudi hauek aho bete hortz utzi gaituzte.
m·s informaciŪn
 
 
Entra en el visualizador
  Mugikortasuna eta Bide Azpiegituretarako Departamentua | lege oharra | diseinua & garapena: eragin.com   logotipo diputación GNet | gipuzkoa.net