Harremana | web gunearen mapa | laguntza | irisgarritasuna eu | es
 
 
 
 
 




Albisteak



BIZIKLETAZ ALDIZKARIAREN 9. ZENBAKIA KALEAN DA! ZURE ALEA ESKURATU!
Bizikletaz aldizkariaren 9. zenbakiak argia ikusi berri du. Eskuratu zure alea eta gozatu bere eduki interesgarriekin: Bizikleta ikusezina erreportajea, Azpeitia-Lasao bidegorria, Teresa Lopez de Munain aktoreari elkarrizketa eta askoz ere gehiago! Begiratu hemen non eskuratu dezakezun zure alea! m新 informaci菝
BITXIKERI BAT: FORKLESS CRUISER
Olli Erkkila artista eta diseinatzaileak bizikleta sinestezin bat asmatu du: Forkless Cruiser deritzona. Lahti Diseinu Institutuko graduazio proiekturako sortu zuen prototipo bitxi hau. Ikuspuntu praktiko batetik, bizikleta honen bertuteak zeintzuk izan daitezkeen ez badakigu ere, behintzat dibertigarria eta bitxia iruditu zaigu.
m新 informaci菝
ASTEASU ETA ZIZURKIL ARTEAN FALTA ZEN BIDEGORRI ZATIA BUKATU DA ETA IREKITA DAGO
Dagoeneko bukatu eta ireki egin da Asteasu eta Zizurkil arteko bidegorriaren 1,725 eta 2,275 kilometro puntuen arteko bidegorri zatia. Bidegorri zati honekin Asteasu eta Zizurkil arteko ibilbide osoa osatu da.
m新 informaci菝
HEGO AFRIKAKO BIZIKLETA ARGAZKIAK BILTZEN DITUEN LIBURUA ARGITARATU DUTE
Stan Engelbrecht eta Grobler Nic bidaiariek, Hego Afrikako 162 txirrindulariren beste horrenbeste argazki eta istorio biltzen dituen hiru liburukiko lana kaleratu dute. Ziklisten erretratu hauek herrialde honetan barrena egindako bi urteko bidaian hartu zituzten.
m新 informaci菝
2011KO "URTEKARIA" JADA SALGAI
Ongi dakizuen moduan, kirol txirrindularitza ez da Gipuzkoa Bizikletazen ardatza. Hala ere, bati baino gehiagori interesatuko zaio jakitea argitaratu egin dutela iazko Urtekaria, non ziklista profesional eta amateurren fitxa guztiak agertzen diren.
m新 informaci菝
 
 
Entra en el visualizador
  Mugikortasuna eta Bide Azpiegituretarako Departamentua | lege oharra | diseinua & garapena: eragin.com   logotipo diputación GNet | gipuzkoa.net